Angel Erro.
JIRA

Juno

2016ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Galileok 1610ean ikusi zituen lehen aldiz Jupiter planetako lau satelite, eta Sidereus nuncius liburuan deskribatu. Baina izena beste norbaitek jarri zien: Simon Marius astronomo alemaniarrak, lau urte beranduago idatzitako Mundus Iovialis liburuan, non bide batez sateliteak Galileok baino egun batzuk lehenago ikusiak zituela aldarrikatzen baitzuen. Izenak, Johannes Keplerren iradokizunaz, Jupiter mitologikoaren lau maitalerenak ziren: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Gerora, aurkitutako sateliteak izendatzeko, bide beretik jo zuten. Zerrenda luzea da, Jupiterrek (edo Zeusek, grezierazko izenaz) ezin konta ahala maitale izan baitzituen.

Lurretik bidali dugun eta joan den astelehenean Jupiterren orbitaraino iritsi den zundari Juno izena eman izanak zirrara berazia eragin dit. Jupiterren emaztea, planeta oso bat, tamaina berekoa, merezi lukeena, betikotu dugu senarraren barrandari jeloskorraren paperean. Bere grazia eruditua izan dezake, baina niretzat mitologia klasikoa gaurko kontu bat da, gizartearekin eraldatzen jarraitzen dena; Kavafisek esan bezala, haien tenplu eta estatuak suntsitu baditugu ere, horrek ez du esan nahi jainkoak hilik daudela. Baieztatu ahal dizuet Juno gaurko egunean ez dela horrelakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.