Jira

Jota

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Memoria konpartitu ezina da akaso bakardadea. Ezin azaldua munduak eman dizuna, orain zarena, bizi izandakoa, ezin azaldua etorkizunak munstroaren itxura hartu duela, beti hartzen duen gisan, ezer ez dela aldatzen funtsean eta dena ari dela aldatzen aldi berean, eta azkar, oso azkar, zaharkituta jaiotzen dira historia liburuak, memoria konpartitu ezina da akaso bakardadea, eta batek gogoan hartu duena beste batek ahaztu egin duela erabat, norbait ulertzeko bere adina ulertu behar da, bat ez da ordea bere adina bakarrik, bere jaioterria da, gurasoak, anai-arrebak, lagunak, liburuak, lekuak; maitasuna. Eta batek gogoan hartu duena besteak ahaztu egin du erabat, eta batzen gaituena ahula da banatzen gaituenaren aldean.

Honezkero onartuta behar nuke baina, egonezina sortzen dit horrek. Begiratzen dudan lekura begiratzen dudala, barraskiloak ikusten ditut, euren memoria hauskorretan bizi diren barraskiloak, euren memoria hauskorretan gotortuta harrapariek irentsiko ez dituztela sinistuta bizi direnak, makal eta itsu, antenen bidez jasotzen dutenak mundua, arrastoa baino, lirdinga uzten dutenak.

Kaiolan geneukan birigarroari jateko ematen genizkiola akordatzen naiz, mailuarekin jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.