Jira

Jokoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Edari gozo eta txinpartadunak bere iragarkian eskaintzen dituen datu lasaigarri guztien artean, bat egin zitzaidan xelebrea: Monopolyko diru gehiago inprimatzen da, dolarrak baino. Datu hori lasaigarria eta itxaropena pizteko modukoa baldin bada, ez dugu asko behar horratik.

Arrebari gustatzen zitzaion asko, baina niri ere bai, atsegin nuen Monopolyn jokatzea, batez ere ia ezinezkoa zelako bukatzea, dirurik gabe geratzen zenari maileguak emanez luzatzen zen jokoa, eta aberastu bankua, eta batek hondoa jo, negarrari eman eta bere buruaz beste egitea pentsatzen hasi aurretik, amak afaltzera joateko hots egiten zigun. Diruak, hotelak eta txartelak kaxan gorde, eta zorrik gabe esertzen ginen mahaira. Gauza politak ikasten genituen ikastolan, klima bakoitzaren ezaugarriak, itsasoen izenak, munduko herrialdeak, eta nire gustukoena, hiriburuak. Baina kalean eta lagunekin ikasten genituen gauza inportanteak, Monopolyn jokatzen, esate baterako, kale guztiak ez direla berdinak, esate baterako, eta etxeak ordaindu egiten direla; ikasten da dirurik gabe jai dagoela, zorrak kitatu arte ez dagoela bakerik.

Monopolyak gauza bat zeukan ona ordea: denok hasten ginen diru kopuru berarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.