JIRA. Saltzen

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2004ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Bortxaketa baten kontakizun luzea irakurri berri dut. Ziega batean gertatu zen, Guardia Zibilaren esku, eta bortxatua izan zen pertsona dago kartzelan, ez bortxatzailea. Azukretan urtutako Gabon giro honekin ez dator bat, badakit albistegietan zatar egiten duela zuetako askorentzat, baina Amaia Urizar izena du presoak eta kargatutako pistola bat sartu zioten alutik. Bainera eta poltsa ere egin zizkioten eta, jakina, ez dakigu torturatzaileen izenik. Halakoxea da errealitatea eta hala jarraitzen dute batzuek, errealitate horri buruz ia hogei urteko atzerapenez hitz egiten, Mikel Zabalzaren kasuak ederki asko erakutsi digun bezala.

Eta egun berean etorri da errege izena daukan epaile zerbitzari jauna, eta txosten bat aurkeztu du egunkari jakin bati filtratuta, noski, hainbeste gatazka eta preso politiko edukitzea garesti ateratzen zaiela eta kobratzeko garaia badela nabarmentzeko. Gatibuak gobernatzeko gastuak ere erantsi ditu, jakina, kartzelak turista oso bitxiak hartzen dituzten paradisu aukeratuak balira bezala.Astakeria batzuk bereziki merke saltzen dizkigute, benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.