Harrituta nauka Algeciraseko atentatua izaten ari den tratamenduak. Guztia hitzen menpe dago; atentatu hitza erabili dut, eta ez erasoa edo hilketa. Hedabide gehienak sakristau bat hiltzeagatik atxilotutakoari jihadista deitzeko halako adostasun esangabera iritsi dira. Hala ikusten ari naiz han-hemenka ateratako berrietan. Zeren, jakina, otso bakartiaren titulua bakarrik ematen baitizute baldin eta iparramerikarra eta arraza zurikoa bazara.
Jassine Kanjaa halakoa zela demostratzeko, jihadista edo terrorista islamikoa (bigarren modu horretan ere esaten baitzaio), inolako taldetan integratuta egon eta inoren aginduan jardun ez arren, aditz jakin batera jo behar izaten dute: erradikalizatu. «Hilabete batean erradikalizatu zen», «bere kasa erradikalizatu da». Bere burua doktrinatuko zuen, azkar bai azkar. Azken egunotako kroniketatik desagertu dira lehen informazioetan aipatutako medikamentuak, bere etxean hartu gabe aurkitu zituzten tratamendu psikiatrikoetarako sendagaiak. Suposatzen dut ez direla ongi uztartzen erradikalizazioaren kontakizunarekin.
Harrituta nauka Voxek kasuaz egin nahi izan zuen erabilera maltzurra berehala gaitzetsi zuelako mundu guztiak, hedabide horiexetatik ere.
JIRA
Jihadista autodidakta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu