Maialen Akizu.

Jakinarazpena

2023ko azaroaren 28a
05:00
Entzun

Nik ere ez dut porra asmatu. Eta harritu nau jolasari utzi zaion denbora gutxiak. Ondorengotza argi batengatik bainoago, erreleboa lehengoaren iraungitzeagatik izan dela uste baitut. Hala ere, oraindik orain, burrunba honetan gehiena pasa den ostiraleko titularrak harritu nau: EAJk Urkulluri jakinarazi dio ez dela lehendakarigai izango. Hedabide batean zein bestean begiratu, berdinak ziren nor-nori-norkak. EAJk Urkulluri jakinarazi dio. EAJk Urkulluri. Arimak gorputzari. Zea Maysek Aiorari. Porrotxek Joxe Mari Agirretxeri.

Oximoron sinesgaitzena ere irudikatzeko gai gara, ordea, eta irudikatu dut Iñigo, telefonoz agindutako ordua baino lehen bulegoaren beste aldean. 10:00etan esan diote agertzeko eta ordu laurden berandu dabiltza. Komunera joan behar du berriz. Barruan hiru ahots ezagun entzuten ditu. Katu bihoztun baten stickerra bidali du etxekoen Whatsapp taldera. Zabaldu da atea, sartu da, eta parez pare eseri. Eta jakinarazi diote ba hori, gustura egon direla berarekin, bai, lan ona egin duela, harro egoteko modukoa, baina, egoerak hala eskatzen duelako, kontratua ez diotela berrituko. Kito.

Marka da gero langilea izatea lehendakaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.