maialen akizu 34 172x172

'Jakin'

2024ko urriaren 11
05:00
Entzun

Honelaxe hasten da Yakin aldizkariaren lehen zenbakia, 1956an: «Itxasoa, beti gañezka-naian dabil. Bano beti gelditzen da bere esparruan, arkaitz zakarri zartakoa edo ondartz goxoari muxu eman dioneko». Loyola-ko San Inazio, Loyola’koa izenburua du lehen idatziak, eta kontatzen da aldizkariaren asmo-nahia «elkarri lagunduz gure euskera jatorra jakintza-soineko janztea» dela, eta gehitu: «Soineko onek nolakoa bear dun, ordea, bi eztabaida dauzkagu: mordollozaleak eta garbi-zaleak». Gerora Jakin-ek garbi izan du kontu mordoa eztabaidatu behar zirela. Azurmendi’tar Jose Arantzazu’koak hasiera hartan azpimarratu zuen «prakadunen laguntzarekin sakristi usai pixka bat garbitzea» komeni zela eta Joan Mari Torrealdaik gogorarazi kulturak errespetua eta independentzia behar zuela, ez zegoela politikatik at, baina bai alderdietatik aparte. 

Atzo aurkeztu zuten Donostian Jakin berritua, eta, Lorea Agirrek azpimarratu moduan, sakoneko korrontearen aldaketei erreparatu diete aldaketa estetikoari bainoago. Sakoneko korronteak baldintzatzen duelako zer egon itsasoan, gainerakoan itxasoa, beti gañezka-naian dabil.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.