Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Izerdiak

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Magma beroa da oraina. Azpian diraki, ezkutuan, ikusezin, lehertu egiten da azkenean; garbi batzuetan, greba orokor emanzipatzaile batekin, zikin gehienetan, banaka, batek emaztea erailtzen du, gazte bati burua lehertzen dio besteak, magma zipriztinez beteak datoz egunkariak egunero, dirua, odola, hazia, negarra, izerdia, kiroletan sublimatzen da amorrua, inoren mende bizi beharra, ezina, galera errepikatuen nekea, gauza hutsa izatearen sentipena, bakardadea. Maite ez duen lana eta eguna jaten dion ordutegia dauka jenderik gehienak, Euskadiko Ezkerra ematen dugu: nahi genuen ia ezer ez dugu lortu, eta nahi ez genuen ia dena daukagu: zorrak, kateak, nekea.

Indar berrituta dabil langilea gaur, ondo etorri zen atzoko eguna: hortzak erakutsi ditu, elkartasuna sentitu du, bakarrik ez egoteari elkartasuna deitzea baldin badago behintzat, ezinegona hedatzen ari da, geroz eta jende gehiagok sentitzen du izerdi hotza bizkarrean behera, kontsolamendua erraza dago egun, beti dago norbera baino okerrago dabilen gizajoren bat. Arnas berrituta dabil langilea gaur: indarra azaldu du, duintasuna, kemena, kontzientzia. Eta bihar?

Nork bere klasearen kontzientzia du, baina ez klase kontzientzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.