Bartzelonako Fira Literal ideia eta liburu erradikalen azokan izan da Angela Davis, eta titular borobilean bildu du esandakoa Maite Asensiok: «Itxaropena diziplina bat da». Dirdira berezia du Davisek, argi hitz egiten du, eta oihartzuna sortu. Itxaropena diziplina bat da. Itxaropenaren diziplina. Itxaropena. Diziplina. Itxaropenaren diziplina.
Parisko Unibertsitatea izan omen zen lehena diziplina terminoa erabiltzen, 1231n. Lau diziplina eskaini zituen: teologia, medikuntza, zuzenbide kanonikoa eta arteak. Aspaldion, baina, gehiagotan entzuten dut diziplina arrakastaren erro, ezagutzaren lerro bainoago. Egun diziplina da egunero 05:00etan esnatzea, zure helburuen arabera elikatzea, harremantzea, arnasa hartzea, berdin du euri, eri edo heriotza, segi zurean, zurean segi. Diziplina eduki egin behar da, diziplinaduna ez da itxaropentsua eta itxaropenaren diziplina ez dute eskainiko akademian. Baina demagun Euskal Herriko Unibertsitatea desberdina dela…