maialen akizu 34 172x172

Itsas izarra

2024ko uztailaren 10a
05:00
Entzun

Nik uste dut egunen batean itsas izarrak esango digula bera ez dela animalia. Agian jada esaka ari da, eta gu ez gara konturatu. Nik itsas izarrari begiratzen diot eta itsasoaren apaingarri bat ikusten dut, gure belarritako, pitxi eta tatuajeen gogoa nola, itsasoak ere bereak balitu bezala. Edo ikusten dut izarren forma estereotipatu bat, naturak gizakion inozentziari egina, sinesteko gauetan ikusten diren zeruko argiak itsasoko horien antzekoak direla, bost puntakoak, eta margotzen errazak. Itsas izarrak gorputz zapala eta bost beso dituztela esaten da, baina bost horiek zergatik ez dira belarriak, edo ipurdiak, edo buztanak, edo oraindik hitzik gabeko luzapenak. Itsas izarrei Leonardo da Vinciren Vitrubioren gizonaren antza hartu nahi diegu, edo Bob Esponjaren lagun Patriciorena, baina ez, ez dute bekainik, ahoko-kanpairik, gerri-bueltarik. Pentsa, itsas izarrek sabeletik kanpora egiten dute digestioa —ez dakit ondo nola, baina nire egingo nuke superbotere hori—, eta itsas izarrek ez dute garunik. Nerbio sistema gorputzaren erdiguneko eraztun batek eta nerbio kordek osatzen dute. Ez dute garunik baina pentsatzen dute. Jakingo nukeen jakin nola deitzen diguten itsas izarrek gizakioi; besoa jokatuko nuke eurentzat ez garela lurreko izarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.