maialen akizu 34 172x172

Iraunen du

2025eko martxoaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Argia aldizkarian Olaia Inziarteri egin dio elkarrizketa Amets Arangurenek. Besteak beste, horrelakoak kontatzen dizkiote elkarri: «Zer galdera ez zenuke egiterik nahi? Kokoteraino nago ‘zer moduz bizi duzu hau emakume musikari gisa?’ galderaz»; «musikaren mundua oso kapazitista da»; «nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa». Azken lanean kulpaz dezente kantatzen duela iruditu zait Inziartek: «Ezin dut jasan kulpa» (Zerrautsa), «Beti edukiko dut bihotzean min zuregatik, baina ez zure kulpaz» (Eman abisu). Elkarrizketan arreta eman dit irauteaz egiten dituen gogoetek ere. «Garaikidea da egiten duzuna, baina ez du iraunen», kantatzen du diskoan, eta besteak oroitzeko dugun moduaz, edo kantek iraun dezaten egiten ditugunez dihardu. Atzoko BERRIAn Uxue Reyk Chill Mafiako kide Flako Fonkiri egindako elkarrizketaren tituluarekin oihartzun egin dit: «Denok genuen argi Chill Mafiak ez zuela iraungo eta ez zuela iraun behar». Irautea, akaso, ez da egungo joeren helburu bat, ezinezkoa delako agian egungo logiketan irautea. Eta, halere, zer beste egiten dugu ba?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.