maialen akizu 34 172x172

Irakasle pribilegiatuak

2025eko apirilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eñaut Intxaurragaren Non jartzen den begia artikulua irakurrienen zerrendan dago, eta ez da kasualitatea. Orain dela gutxi Euskadi Irratiko tertulian entzun nuen besteak beste unibertsitate pribatu bateko irakaslea den bat, esaten hezkuntza publikoko irakasleak «langile klase pribilegiatua» direla. Hezkuntza publikora jauzi egiten duela askok soldata eta oporrengatik, eta hori beste lanpostuekin berdindu ezean, hezkuntzan gertatzen ari dena ez dela konponduko. Oporretan egin zuen tertuliakideak azpimarra, oporrak dira arazoa. Sarri entzuten da irakasleen opor eskerga, eta ulertzen dut lanbide askotan horretarako dagoen zailtasuna eta kontziliatzeko sortzen dituen arazoak, baina kritika hori ez dut uste egiten denik hezkuntzaren onura irizpide hartuta. Ez dago Adolescence telesaila ikusi beharrik. Egon 25 neraberekin ordubete, edo 21 haurri saiatu ganoraz kasu egiten. Imajinatu hori lau hormen barruan, edukiak, konpetentziak edo denadelakoa eman nahian, gehi bakoitzaren etxeko kontuak, gehi ikastetxekoak, gehi burokrazia, gehi… Oporretan izango dira irakasle asko. Baina sartu ikasgeletara oporrak hartu aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.