Jira

Iragazkia

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alferrik: bada inorekin konpartitu ezin duzun zerbait, bizitza ere badago deitzea, nukleo gogorra da, horrek mugitzen zaitu batetik bestera, aldean daramazu, aldean daramazuna zara. Ez da sekretua, ez da ez duzula kontatu nahi, ez da hori. Ezin da, horixe da dena. Dena kontatuta ere, xehetasunik ezdeusenak harrigarriro ongi azalduta ere, benetan kontatu nahi zenuena ezkutuan geratu dela iruditzen zaizu, berriro ere. Ezinezkoa. Benetan kontatu nahi zenuena zurekin batera bizi izandakoren bat aurkitzen baduzu, berriz, nahikoa izaten da hitz magikoa: akordatzen?

Eta hala ere kontatuko dizut gauza bat. Atzo astelehena zen Donostiako Grosen, zerua urdin ageri zen goian, bazegoen mauka motzean ibiltzea. Lanbidera joan behar nuen, hondartzan jende asko zegoen eguzkia hartzen astelehen goiza izateko, pasieran ere mordoxka bat zebilen, hauek ba ote dakite zein zen Pedro San Martin? Kuboko erakusketa ikustera sartu nintzen, Kutxaren ondarea, Zarautzen ia orain dela ehun urte hartutako argazki bat geratu zitzaidan, ez zeukan ezer, ganadu lehiaketa bat, baserritarrak kamerari irri egiten asmatu ezinda. Zeri egingo zenioke argazkia gaur?

Gizakia da munduaren neurria, eta (norbera) iragazkia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.