Angel Erro.
JIRA

Inprobisazioa

2020ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Barkatzeko eskatu behar dizuet. Nik ere ez dut ezer prestatu ikasturte berriko bueltarako. Abuztuaren 31ren segidan irailaren lehena datorrela ongi jakinda ere, eta alde horretatik zuribide gutxi dudala onartuta, neurri batean ezustean harrapatu nau itzulerak, hezkuntza arloko agintari gertukoak bezalaxe. Haiek ere txoritan eman dute abuztua eta orain arteko uda osoa. Mundua oporraldiekin amaituko balitz bezala. Turismoak salbatuko gintuen, baina ez da egia izan. Inoiz ez da egia izan, ezta dirutza zerutik erortzen omen zenean ere. Ingumak bezala argira jo dugu, bonbillaren atzeko iluntasunari ezohartua eginez. Eta bonbilla itzali da eta ez dugu inolako planik egina.

Nik barkatzeko eskatu dizuet. Politikariek ez dute halakorik eginen. Ezagutzen ditudan irakasleak eta osasun langileak beldurrez baino haserre daude. Zutabe bat, honakoa, gutxi gorabehera inprobisatu daiteke, ez alferrik nago bertsolariz inguratuta. Gainera, txarrenean, ez du inor ospitalera eramanen (kaltegabea dira, nik nahiko nukeen bainoago). Hobera jo dezake, nagiak atera eta eguneroko martxa hartuta. Ikastetxeak bat-batean eta ia ezer prestatu gabe, neurriak hartu gabe, irekitzeak, berriz, okerrera baino ezin du egin, poto.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.