maialen akizu 34 172x172

Ilargi betea

2024ko abenduaren 15a
05:00
Entzun

Gaur da urteko azken ilargi betea, eta niri ospatzekoa iruditzen zait. Ospatzen ditugu gauza martzianoagoak. Sortu daitezke oraindik ospakizun berriak? Erritual berriak, jan-edana, familia, zarata ez dakartenak? Gaur ere amaitzen da urtea nolabait, eta, imajinatu, benetan, erabakitzen dugula gaur amaitzen dela urtea. Imajinatu urteko azken ilargi betea ikusteko erabakitzen dugula munduko argi guztiak itzaltzea, guzti-guztiak, pantaila, kale eta petrolio-ontzienak, piztu daitezkeela bakar-bakarrik kandelak, pospoloak, su txikiak, eta plazan, balkoian, muinoetan biltzen garela zeruari begiratzeko. «Begira, hortxe artizarra». «Esne Beltza ez, Esne Bidea da». «Xomorro hori? Ipurtargia». Astelehena jai egun izendatuko da mundu guztian, ez biharamuna pasatzeko, bezperan egon-egoteko baizik.

Hau dena ez da nire ideia. D.rekin irudikatu nuen ilargi beteko gau batean. D.k dio ilargia ia usaindu egiten duela, mareak nola aldatzen duela bere libidoa, ilargi bat duela barruan. Eta nik badakit horrela dela: bizi itzaliak baino, hobe hilen argiak izatea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.