Jainkoa ez, baina asteburuetako gehigarrietan adituak datoz, elkarrizketak egiten dizkiete, beti dago merezi duen zer edo zer, esaldi zorrotzen bat, pentsamendu sotilen bat, gogoeta diferente bat, beti dago irakurtzeko moduko zerbait, egunen batean esku artean egunkaririk hartu ez, telebistarik piztu ez, ordenagailua ireki ez, eta munduak lehen bezalaxe jarraitzen duela konturatzen zaren arte, jendea hara eta hona dabilela bere ametsen atzetik, penak ahazten saiatzen dela, irri egiten zoritxarrari, jendeak bizi besterik ez duela egin nahi, bizi.
Askori iritsi zaio ezina ordea, edo aldaketa, ohiturak aldatu beharra, ondoeza, egonezina, segurantziarik eza, etorkizunarekiko kezka, izua, eta bizi egin nahi du, irri egin nahi du, baina ez da beti erraza.
Asteburuetako gehigarrietan adituak datoz, elkarrizketak egiten dizkiete, eta dakiten guztiarekin, edo kazetariek hartaratuta, azkenean dena laburbiltzen da ikuspegira: pesimistak dira batzuk, eta ez diote itxura onik hartzen honi, ezagutu dugun mundua pikutara joan da, zaildu egingo da bizimodua lehenaz gain, edo baikorrak dira, eta orain gaizki egon arren inoiz egon garena baino hobeto gaude, dena da ziklikoa, indartuta aterako gara.
Jira
Ikuspegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu