Danele Sarriugarte

Idatzi gabe doa

2024ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Tarte batez hemen aritzeko erronkari gogoz heldu nion, baina urduri ere bai. Nola edo hala aterako dela jakin arren hala edo nola zehazki atera arte gainetik ken ezin daitekeen urduritasun-mota. Beldur nintzen, besteak beste, ideiarik gabe geratuko ote nintzen, eta, bizitzan lehen aldiz, oharrak hartu ditut idazteko: izenburuak, lehen esaldiak, erreferentziak; denetik. Hementxe doazkizue mugikorrean gorde baina erabili ez ditudanak. 

Pablo Marteren Las Eras poemaren bertsio bat —Bazen udara, bazen itsasoa, bazen eguzkiaren dirdaia ur azalean, zure begiak, atzean zerua—; antzezlan bat ikusi berri dut: «Paperengatik ezkontzea benetako maitasuna da»; Lucrecia Massoni irakurri nion begira daitekeela ingurura, begiratu ordez aurrera, eta Arantza Santestebani, berriz, bizitza izan daitekeela luzea ez baizik zabala; Juanpe Sánchez Lópezek bere lagunei eskaintzen die Superemocional. Una defensa del amor liburua —lagunak femeninoan— «izan baitziren nire lehen haustura handiak»; egunotan asko akordatu naiz Rafael Chirbesekin, hitz-korronteak Mediterraneo ertzaz; Palestina, Palestina, Palestina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.