Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Iazkotuta

2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Herenegunagotzen ari naiz, eta ez da adin kontua bakarrik. Gazteagoen mundu berean bizi zarenik ezin sentitzea da, haien erreferentziak ez zaizkizula ezagunak egiten, zureak haiei arrotz egiten zaizkien neurri berean. Kalean gurutzatu eta konpartitzekorik ezer ez daukazula pentsatzea da, haiek etorkizunekoak direla eta zu iraganekoa, oraingo une hau batera bizi baduzue ere. Eta laster ahoa ireki ahala lehengo kontuak baino ez dituzula ibiliko, lehengo jendea, Mikel Laboa, Jorge Oteiza, Gabriel Aresti, kale eta plaza izenak zuretzat ez direla kale eta plaza izenak izango sekula, bizitzak ihes egin dizula sentituko duzula, eta ez zaizula geratzen haren itzala besterik, saskiko ura, mila urte igaro eta bere bidean doana, liburuak eta jendeak eramaten dituena aurretik, azpian hartzen dituena herriak, eta ur azpian egotea irudituko zaizula, zeure soinuen durundi uhandituak sorgortua, eta iraganean hasiko zarela aztarrika, errazago hitz egingo dizutela hezurrek hezur-haragizko jendeek baino, eta hala ere beti idatzi behar diozula etorkizunari, geroari, geroko jendeari, gaur geroko jendea denari, eta bihar geroko jendea izango denari.

Iazkotuta egoteak ez du esan nahi ez zarenik gerokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.