Sandra Romero zinegilearen titularrak oihartzun egin dit: «Zenbaitetan, hor egotea ez da posible». Esan berriz. «Zenbaitetan, hor egotea ez da posible». Berriz. «Zenbaitetan, hor egotea ez da posible». Olatz Salvadorrek bere hirugarren lan luzea argitaratu duela irakurri dut segidan, eta Salvadorren Gelditu hor kantarekin oroitu naiz. Ane Labakarena da letra eta Idoia Asurmendiren kolaborazioa du grabaketan. Zoragarria da abestia. Hainbatetan bihurtu zait ereserki, gogoratzeko min ematen didaten lekuetan ez dudala egon beharrik; on egiten didatenetan egoteko, gelditzeko, gelditzeko hor. Ordea, Romerok bere filmean kontatu nahi du askotan gauden lekuak bainoago beharko genukeenak harrapatzen gaituela, eta harremanetan bestea hor gure ondoan ez egotea suertatzen zaigula mingarrien. Hor egoteko moduak eta moduak daude. Eta bai, bestearen esperoan ez egoteko diote autolaguntza liburuek, eta bai, ez gara egongo inorekin hor behar duen aldiro, baina batzuetan ez dakit ez ote dugun xamur esaten «ez dela posible hor egotea», eta ez ote den hobe parekoari «lasai» esaten uztea.
Hor egotea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu