maialen akizu 34 172x172

Hondartza

2024ko urriaren 4a
05:00
Entzun

Atef Abu Saif idazle eta Palestinako Aginte Nazionaleko kultur ministro ohia Euskal Herrian da. BERRIAk, Jakinek eta Elkarrek elkarlanean sortutako Aleka bilduman argitaratu berri du Gazako egunerokoa liburua. Poz kurioso bat eragin zidan Donostian harrera instituzionala egingo ziotela jakiteak, eta argazkiaren bila ibili naiz: bertan ageri dira Aleka bildumaren ordezkariak, Donostiako Udalekoak eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak. Gero, azken bi horien sare sozial eta webgune ofizialetara jo dut. Ez dut topatu harrera honen inguruko ezer, eta berriz ere, pereza.

Atef Abu Saifekin BERRIAk izandako elkarrizketa irakurtzekoa da; baita entzun eta ikustekoa ere. Eta deigarria egin zait hori: kultur ministro ohia kazetariekin ez zen elkartu Martin Ugalden, Donostiako kafetegi batean, edo kalean bertan. Hondartzan elkarrizketatu zuten. Atef Abu Saif urriaren 7 hartan hondartzan zegoen eta geroztik izan gabea zen. Akaso hondartzan elkartzeko izango zen bestelako arrazoiren bat, praktikoagoa edo, baina gatazka orok behar du bere poesia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.