maialen akizu 34 172x172

'Hit'-a

2024ko irailaren 20a
05:00
Entzun

Egun berean iragarri dute erretiroa Chill Mafia eta Gatibu taldeek. Leherketa handiagoak izan dira munduan, baina «eztanda», «astindua», «bonba bat» aipatzen dugu zerbait izugarria bezain positiboa azpimarratzeko. Gatiburen hasieraz ez daukat akordurik. Betizuren «behera, behera, behera, behera je, je, je» kantatzetik Musturrek sartunde abestira praka piratetatik bakeroetara besteko tartea dago niretzat. Haurrak ginen eta ulertzen ez genuen kantu hura gustatu zitzaigun. Chill Mafiaren hasiera, aldiz, ulertu egin nahi nuen; are, ikertzea ere pentsatu nuen: zergatik eurak, zergatik orain, zergatik kanta horrekin. Twitter iritziz bete zen, tonu erasokorrez, teoriaz, gizonez; iraultzaz hitz egin zen, folkloreaz, soziolinguismoaz.

Gatibu eta Chill Mafiaren arteko diferentziak nabariak dira, eta antzekotasunak ere badituzte. Besteak beste, biek ala biek abesti «apurtzaile» batekin egin zuten salto musikaren zirkuitura. 'Hit' ala hil. Nik sinisten dut barrura sartzeko ez dela derrigor atea ostikoz bota behar; irten daitekeela danbatekorik eman gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.