maialen akizu 34 172x172

Hiletaren entsegua

2025eko otsailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gogoratzen naiz Euskadi Irratian lanean zebilen lagun bat laneko zereginez ari zela nola esan zidan euskal kulturan ezaguna den gizon baten biografia eta erreportajea prestatzen aritu zela hiltzen denerako. Harritu egin ninduen zeregin hark, baina berak ohiko lana zela esan zidan, denbora libreetan tarteka horretan aritzen zela, heriotzari aurre hartzen edo. 

Frantzisko aita sainduaren osasuna kili-kolo dabil, eta aita sainduen hileta elizkizuneko entseguak egiten hasi da Suitzako Guardia. Eurek ukatu egin dute halakorik, baina bizidunenak bezala, hildakoen ekitaldiak ere atera daitezke ondo, eta atera daitezke gaizki. Imajinatzen ditut entseguak —«hi, jarri ezak aurpegi tristexeagoa»—, hil kutxa eramango duen hamabikoa ere aukeratzen hasiko ziren, baxuenetik altuenera ordenatuko ziren, eta sorbalda gainean armairu zaharren bat hartuta ibiliko dira barrutiren batean pausoak berdintzen. Elizkizunerako hasiko ziren erabakitzen loreak, musika, sermoia. Hiletak entseatzen ditugu, bizitza bera bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.