Angel Erro.
JIRA

Hezitzaileak

2023ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Hasieran ez diot erreparatu. Espainiar eskuineko egunkari baten orrialdeetan leitu dut haien (hots, espainiar eskuinaren) musa berria den Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentea «arduratuko d[el]a eskola liburuak aztertzeaz, ideologikoak izan ez daitezen». Zenbat gauza lerro bakar batean.

Hutsa ematen ahal du, edo huskeria, baina aditza ez da tolesgabea. Ez ditu liburuak azterraraziko, ez du adituen batzorde bat izendatuko, «bera arduratuko da». Horrelako gauzak, umeen heziketa sanoa, ezin baitira menturara utzi: burdinazko esku irmoa behar da, ingeniaritza sozialean ari direnen asmo maltzurra geldiarazteko gauza. Eskuinak, jakina, ez baitu ideologiarik, ez dio inori burua jaten, ume txikiak babesten ditu. Haiek hezi egiten dute. «Arduraz».

Hemen maiz gertatuaren usaintxoa ere hartu diot goiko esaldi horri. Haiek garaiak. Euskarazko testu liburuetatik Euskal Herriko mapez, entelekiez (UPNren hitz kuttuna), kontu ideologikoez libratzeko gurutzadak abiatzen zirenekoak. Eskerrak oraindik «ardura» daitezkeela erkidego osora ez zabaltzeaz arrisku ideologikoa.

Haurrak euskara Nafarroan existituko ez balitz bezala heztea, berriz, ez da kontu ideologikorik, ez da entelekiarik, ez da ingeniaritza sozialik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.