Zein da biderik onena helbururik ez duenarentzat? Kalean ikusten dudan jende hau, nora doa, zer nahi du, zein ditu helburuak, zerk bizi du, zeri eman dio bizitza, pozik bizi da munduarekin, badaki nora iritsi nahi duen, badaki zer egin horretarako, ondo pentsatuta hartzen ditu erabakiak, gai da barne bulkadak zentzuaren galbahetik pasatzeko, gai da erabaki bakoitzaren ondorioak aurreikusteko? Kalean ikusten dudan jende honek, zer ezkutatzen ote dio besteri, zer ezkutatzen ote dio bere buruari? Jende honek, zenbatean behin pentsatzen ote du etorkizunean?
Ez daukazu aurreikuspenik!, esan zidan bankuko langileak, zuek ere ez zenuten ba handirik eduki, eman zidan esateko gogoa, edo gero eta gehiago entzuten den hitz bakar hori: lapurrak. Eta okerrena, eguna joan eta eguna etorri finkatzenago ari zaidan mina, ezina. Hain dago ondo egituratuta dena, hau irauliko duenik ez dago. Denok ditugu helburuak, geuk aukeratuak ala bestek guretzat ezarriak ote diren ez jakinagatik. Eta erabakiak guk hartzen ditugulako ilusioak lasaitu egiten gaitu.
Baina helburuak ezarri, zeinek ezartzen ditu, izan behar eta eduki behar zerrenda luze hori, zeurea da, zeuk finkatzen dituzu zure beharrak, helburuak?
Jira
Helburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu