maialen akizu 34 172x172

Hegazkina

2024ko urriaren 19a
05:00
Entzun

Asteburu-pasa joan nahi zuten, berdin zitzaien nora, eta Oportora heldu ziren atzo, txollo bat topatu zutelako: Bilbotik Oportora, zazpiehun kilometrotik gora bi lagun hegan joan eta itzultzea, ehun euro. Horrelakoen berri jakiten dudanetan pentsatzen dut nire algoritmoa hobeto entrenatu behar dudala, sekula ez baitit halako gangarik erakusten. Ni ere hasten naiz tarteka hegaldi merke baten bila, ihes joateko, hegan joateko, merke joateko, baina gehienean oroitzen dut hori ez dela nire desira. Orain artean hegazkinak horren merke egoteak ez zidan arretarik pizten, baina irakurri berri dut hegazkinak erregai zergetatik salbuetsita daudela, hegazkineko bidaia bakoitzeko, batez beste, ehun kilo karbono dioxido sortzen direla hegaldiaren ordu bakoitzeko, eta Hagako tribunalak, osasun publikoaren kontrako jarduera dela erabakita, debekatu egin dituela aireko-zerbitzuen iragarkiak. Uste dut ezagutuko dugula hegazkina txollo bat ez den garaia: ikusiko ditugu, baina urrun edo urrunago, eta agian ez dugu izango hegan doan irudipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.