maialen akizu 34 172x172

Harrapatu eta pasa

2024ko urriaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Txapela buruan, eskuak poltsikoan eta propio edo nahigabe, erretratuaren atzealdean hartxintxardun malda. Halako argazki batekin adierazi du Gorka Izagirrek ziklista profesionalaren bideari amaiera emango diola. Ormaiztegiarra da Izagirre, gure etxetik gertu dago Ormaiztegi, eta distantzia estimuarekiko proportzionala izaten da askotan. Ez beti, baina Izagirrerekin pasatzen zait hori. Ormaiztegi, besteak beste, txirrindularitzak eta txakurrak kokatu du mapetan, eta puska batean ETB1eko txirrindularitza esatarien meritu da Ormaiztegiko txakurrarena egitea esamoldea zabaltzea. Ez nekien, ordea, esamoldearen jatorria, itxuraz, Tomas Zumalakarregiren Lehen Karlistaldiko ibileretatik zetorrela. Etsaiari txakurra deitzea ez da oraingo kontua, eta Zumalakarregi hala izendatzen zuten liberalek. Ormaiztegiko txakurra abila zen bataila galduak irabazten, liberalen esku zegoen Deskargaren konkista adibide: harrapatu eta pasa. Eta iruditzen zait Izagirrek ere egin duela nolabait Ormaiztegiko txakurrarena: bulkada bati forma eman, erabaki, momentua harrapatu eta orria pasa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.