Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Haria

2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Forma ematen asmatzea da beti kontua. Zein forma hartzen dute gure eztabaidek, nolakoak dira gure elkarrizketak, zein eremutan egiten dugu ideia trukea, non batzen gara, non bilatzen dugu elkar, non egiten dugu topo, zein forma ematen diegu gure hitzei, zein egitura hartzen du munduak gure buruan, eta alderantziz, zein egitura hartzen du gure buruak munduan?

Zer gara, makina baten katebegiak, nork bere funtzioa ahal bezain ondo betetzeko mundura ekarriak eta hartarako heziak? Ematen diguten formara ondo moldatzen diren masa informeak, zer gara? Aberatsak aberasteko beharrezko peoiak?

Astirik gabekoa baino, denborarik gabekoa bihurtu da gure mundua, egunero mila aldiz eteten den haria da errealitatea, bere osotasunean inolaz ere ikusten ez duguna, hari bat airean, hari mehe bat haizearen mende, eta haizea ez da produkzio etengaberako behar diren makina erraldoien haizagailuetatik datorren hats bortitz zikina besterik, edo bestela dekoratuko paper zaharrak dantzan jartzeko behar ditugun haizagailuetatik. Eta hau, geuk formarik ematen asmatzen ez eta goitik ezarritako forma hartzen duen egunerokotasun hau, hari mehe bat da, hari galdu bat.

Jostorratzaren zuloa topatu ezinda gabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.