Badakit Twitterretik irten eta bertan zer gertatzen den ez jakitea izan dela askoren hautua. Hau Twitterren gertatzen ari da, baina hau ez da espresuki ari Twitterren gertatzen. 11 entzuteko Klaudio Landak gidatutako saioan gonbidatu bat izaten da astero, eta Aner Peritz izan zen aste honetan. Elkarrizketan, besteak beste, Anerrek dio bertsolaritza dela gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman duena, bertsolaritza delako disidente egin duena, eta, era berean, bertsolaritza dela gizonekin gehien egoten den espazioa, bertso-saioetan gizonekin egon behar izaten delako, eta horrek ere munduan kokatzen duela nolabait. Like asko ditu minutu eskaseko bideoak, berbidalia izan da, eta aipamen ugari ditu, baina honelako iruzkinak ere jaso ditu. Basajaun erabiltzaileak: «Holako astakerik esateko moda txotxoloa noiz bukatzen da?». Basarritar erabiltzaileak: «Pertsonaje hau baino tipo higuingarriagorik ba alda gaur egungo euskal kultura munduan?». Agotta: «Gizon zis hetero? ordun be atta, attona, lehengusu ro anai (baldin bazka) ezta ezta eonen ordun?». Hamaika dago entzuteko, baina isildu zaitezte.

Hamaika entzuteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu