Angel Erro.
JIRA

Hainbeste gorroto

2023ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beren kabuz iritsi ziren ondoriora. Caye borroka delakoaren astebete aski izan zen. Eskuina kaotikoa da manifestatzen denean, ez baituohiturarik, ez baitu batere beharrik. Baliabide guztiak dituzte, tarte batez askatu behar badituzte ere, sistemak berak alternantzia demokratikoaren interfazea aukeratu duelako azken hamarkadetan. Baina haur txikiek bezala, gaizki eramaten dute amak agin diezaien dena delako jostailua tartetxo batez uzteko jolastokiko beste ume bati, beharbada beraiek ez bezain mesedetu bati; artegatzen dira, atzera galdegin eta sufritzen dute besteren eskutan ikusteaz, ez dute gogoan jostailua beti berreskuratzen dutela, jostailua beraiena dela esklusiban.

Beren kabuz iritsi ziren ondoriora, eta ez ustekaberik gabe. Espainia puto-defendatzeko manifestazioetan «prensa española manipuladora» edo «borbones a los tiburones» eta are konstituzioaren kontrako aldarriak ere bota ondoren, beren burua deskubritu zuten Pedro Sanchezi Kataluniako independentzia eskaka (Euskal Herrikoaz, jakina, ez ziren arduratu, sekula ez baitu seriotan espainiartasuna auzian jarri). Bai, katalanei hainbesteko gorrotoa zieten, haiek atxikitzea edo haietaz betirako libratzea funtsean gauza bera zela ulertu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.