maialen akizu 34 172x172

Gregorio eta Santi

2024ko ekainaren 4a
05:00
Entzun

Zutabe hau idazten ari naizela, oraindik, ikusteko nago Mihiluze-k banatuko duen inoizko zakurik handienaren saioa, baina badakit atzo banatu zutela, 110.200 eurokoa izan zela eta Gregoriok eta Santik eraman zutela. Hala zioen albisteak: «Tentsio eta zalantza ugari izango ditu bikote irabazleak, baina, azkenean, hainbat saiotan hamaikakoa eta urrezko galdera bat asmatuta zakua irabazteko zorian izan ostean, astelehenean lortuko dute azken proba osorik zuzen erantzutea». Mihiluze azken asteetan zertxobait ikusi duen edonork deszifra dezake pista. Egun gertakariek gehiago dituzte aurrekariak ondorioak baino, espoilerrak, kontutxoak datoz, primiziak; behin gertatu behar dena gertatu, eta boom.

Honen inguruan ere hitz egingo nuke Gregorio eta Santirekin. Edozeren inguruan hitz egingo nuke Gregorio eta Santirekin. Badakit erantzunen bat izango luketela, gutxienez, Gregoriok saio hartan eman zuenaren parekoa: «Zergatik dakizu guakamaioa dela?», galdetu zion Ilaskik. Gregorioren erantzuna: «Ba, guakamaioa delako, ezta?». Belauntzako anaien egoteko moduak, estiloak, graziak, jakintzak eta hizkuntzak zaku bete estereotipori egiten die putz, eta ederra da, tarteka, historiaren parte guakamaioak bihurtzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.