Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Gori

2012ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Gori dago giroa hirian, jendearen hatsa errea da, galipotari lamara dario, eguzkiak gogor jotzen du, poliziek egurra partitzen dute, frustrazioa izugarria da. Gizon bat metroan, etxeko zapatiletan, hirurogeita hamarretik aurrera, bastoia esku batean, praka motzak, alkandora garbia, laguntza eskatzen du jateko, bagoiz bagoi doa, ahotsa urratuta. Aurten behintzat joan egingo gara, akaso azkena izango dela eta joan egin behar dugula esaten du senarrak, irri egin du, poza agertu du emakumeak, eta zuek zer, hemen geratuko zarete? Eurek hartu duten apartamentura joateko esan digu nebak egun batzuk pasatzera, baina senarrak ez du nahi, ez duela pena eman nahi, ez diola inori ezer zor nahi, aurtengoagatik hemen geratuko garela, hiriak ere badauzkala bere gauza onak hiritarrek alde egiten dutenean, baina ni gustura joango nintzateke, egun batzuetarako besterik ez bada ere, eguzkia hartu hondartzan, paella jan, gauez buelta bat eman, ez dut gehiegi eskatzen.

Gori dago giroa hirian, jendearen hatsa errea da, galipotari lamara dario, poliziek egurra partitzen dute, frustrazioa izugarria da, bero egingo omen du hurrengo egunetan ere. Hildakoak izango dira oraindik, eta ez da izango beroagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.