Angel Erro.
JIRA

Gonzalez

2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Gogoratzen zarete, inon kontsultatu gabe, zenbat egun, zenbat hilabete, ia zenbat urte ere, daraman Pablo Gonzalezek Poloniako kartzela batean sartuta? Telebistan ez dut hari buruzko informaziorik ikusten. Egunkarietan ere gutxitan. Parte txarreko sare sozialetan, berriz, tarteka agertzen zait bere aurpegia, berarekin egiten ari diren bidegabekeriaren salaketa, kasuaren aurrerapen mikronesimalaren berri.

(Gezurra sakatzen digutela sare sozialek, esaten dute, baina niri askatasun ufada dakarkidate maizago).

Gerra amaitu arte, inoiz amaitzen bada, egiteko ezer ez dagoela iradoki nahi digute isiltasun, patxada judizial, gelditasunaren bidez? Gerra amaitu arte, inoiz amaitzen bada, ez dezagula ez zuzenbiderik, ez demokraziaren zantzu formalik ere, espero?

Gaur ez da, nik dakidala, Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu edo kartzelatu zutenetik inolako urteurren, hilabeteurren, ehunka-egunurren edo halakorik betetzen. Batzuetan hori izaten dugu gaitz. Data deigarrietan baino ez erreparatzearen nagiak jotzen gaitu; eta hori ere urritan.

Gauza berri gutxi dute lerro hauek esateko, dagoeneko gai honi buruzko beste zutaberen batean esan ez dudanik. Ez da, halere, betegarria. Ahantz ez dezagun buru lana baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.