Angel Erro.
JIRA

Glotofobia

2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Atzo, 98 urte beteko zituen egunean, Lola Flores protagonista duen iragarki bat ikusi nuen, non, andaluziar zerbeza marka baten publizitatea egiteko, bertakoek hitz egiteko moduaren alde egiten baita: «El acento es tu tesoro. No lo pierdas nunca». Bitxia da Andaluzia askotan espainiartasunaren paradigma den arren, andaluziar doinua zeinen gutxietsia izaten den.

Iragarkiak gogora ekarri dit aspaldian leitutako notizia bat, hartaz aurrerago idazteko sakelakoan gorde nuena: Frantziako Nazio Biltzarrak glotofobiaren kontrako lege proiektua onartu zuen iaz. Norbait bere jatorriko doinuagatik baztertu edo hartaz irri egitea zigortuko dute. Frantziak frantsesa ez beste hizkuntza guztiak hondatu eta jazarri ondoren, doinuak besterik ez ditu, antza, babesteko.

Atzo beste norbaitek ere, ez dakit Lola Floresen aldarriaren harira edo ez, beste bideo zahar bat zabaldu zuen. Bertan Salvador Espriu poeta katalanak azaltzen du katalanez egiten ez duenean katalan kutsua duela bere burua agertzeko bitartekoa. Fonetika ezin da hizkuntza bezain erraz desagerrarazi. Saia zitekeen, baina ez du nahi: «Tendría que hacer las eles vibrátiles y poner la boca en forma de culo de gallina», dio, egia esateko, azentu ez katalanegiaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.