maialen akizu 34 172x172

Gizarteratzea

2024ko uztailaren 21a
05:00
Entzun

Beti egin zait «gizarteratzea» kontzeptu izipera, badirudielako espetxean daudenak ez daudela gizartean, are, espetxeak ez direla gizartearen parte. Ruth Alonso Cardonari, ordea, bere lanetik gehien interesatzen zaion fasea da gizarteratzearena: hor daude presoak ahantzien, hor daude erronkarik handienak. EAEko espetxe zaintzako epailea da Alonso, eta bere karguari kargu hartzen dio atzoko berripaperean Maddi Ane Txoperenak egindako elkarrizketan. 1990eko hamarkadan dagoeneko hirugarren graduak onartzen zizkien euskal preso politikoei «besteak bezalako presoak zirelako». Kritikak alde guztietatik jaso izan ditu, eta hartzeko prest da. Garbi dio ez dela Espainiako Auzitegi Nazionala egotearen aldekoa, delituak tokian toki ikertu eta epaitu behar direla.

Gutxitan entzuten da instituzio barruko goi-karguetatik instituzioari buruzko kritika. Egun badirudi epaitegian lortuko dugula klima aldaketa geratzea, lanpostu hobeak izatea, biolentzia matxista deuseztatzea. Mugimendu feministak zabaldu du horrekiko gogoeta, adierazi justizia datzala ebazpenetan, soluzioa ez dela zigorrak handitzea, ezpada, bestelako lanketarik egiten zelda barruan, inbertsio publikoetan, gizarteratzean. Gizarteratu, presoa bainoago, beste zerbait egin behar da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.