Edozertarako zuen baimena beharko bagenu bezala tratatzen gaituzue, zuen oniritzia beharko bagenu bezala, zuentzako bizi gara beti, zuen begientzako, zuen desio eskopofilikoa asetzeko, irudiak gara, irudikapenak gara, zuen irudimenaren emaitza, etor zaitez nirekin arropak erostera, erakutsiko dizkizut neurriak, zein sartzen da S batean, zein sartzen da 38 neurriko praketan, «la talla 38 me aprieta el chocho» ez da debaldeko leloa, eginahalak eginda sartzea lortzen baduzu, eta ipurtaldean ondo samar baldin badauzkazu, alua estutzen dizute, emakume txinatarrei zergatik estutzen zizkieten oinak, zergatik ziren oin txikiak edertasun seinale, eta zergatik dira oraindik ere, eta ez Txinan bakarrik, oin txikiak edertasunaren ezaugarri, zergatik nahi gaituzue estu, zurrun, deseroso, eder egoteko?
Esan beharra neukan, lotsa ematen zidan: Menderakaitzak erreportajean azaltzen direnetatik, oso emakume gutxi ezagutzen nuen. Ez nuen sekula entzun Matilde Uitzi, ez nekien zein zen Maria Goiri. Irakurtzekoa da: «Espainiako unibertsitate batean ikasi zuen lehen emakumea izan zen. Oihuka hartzen zuten mutilek agertzen zen aldiro, eta giltzapeko bulego batera eramaten zuten eskolak hasi aurretik».
Jira
Giltzapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu