Izugarria da Pello Zubiriak kontatzen duena, informazioa badago, sartu sarean, hasi bila, izugarria da AEBetako ejertzitoak Falujan eragindako sarraskia eta hondamena. 2004an jo zuten eraso bikoitza, otsailean eta azaroan. Harrezkero minbizia ikaragarri ugaritu da, haurrak malformazioekin ari dira jaiotzen, oraindik ere. Irudiak lazgarriak dira. Kendu besoak Gabonetako jaiotza guztietan aurkitzen dituzun haurtxoei. Bestela ez gara konturatzen.
Bestela ez gara konturatzen: Faluja Gernika da.
AEBetako agintari militarrek beti ukatu dute, Gernika gorriek erre zuten, lo gozoan bizi garenok ez dugu asko galdetu, ez dugu lorik galdu, ez diogu lorik kendu inori, behin eta berriz esan dute ezetz, ez zutela uraniorik erabili, baina hainbat traba gaindituta azkenean egitea lortu duten azterketa guztietan, Falujako jendeen ileetan uranio maila harrigarriak topatu dituzte, baina ez gainera uranio pobretuarenak, baizik eta askoz erradiaktiboagoa den uranio aberastuarenak.
Karlos Zurutuzaren Suntsipenaz testua Nassar izeneko aita baten testigantza da. Ez dago hobeto esaterik: «Suntsipen handiko arma» haien bila etorri ziren baina dena gezurra zen. Beraiek zeuzkaten, gure gainean bota zituzten.
Jira
Gezurra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu