Jira

Geurona

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ez gaitezen tronpa: Fukushimako istripuak nor bere etxera begira jarri zuen. Irudiekin aztoratu bai, ur zikinak herri osoa azpian hartu eta etxeak zuztarretik ateratzen zituela ikusteak dardaraz jartzen du bat, eta hunkitu egiten da, hango jendeak etortzen zaizkio, zer egin ote dute, nora igo ote dira, zer egingo nukeen nik hor egon banintz, eta aztoratu bai, aztoratzen da bat, eta hunkitu ere bai une batez, baina pentsamendua Garoñara joaten zaio berehala, edo hurbilen duen zentral nuklearrera. Senak bizitzeko agintzen du, eta gero gerokoak.

Gerokoak dira, hurrenez hurren, gogoa eraiki bai baina martxan jarri ez zen Lemoizera joatea, eta Euskal Herriko kostaldean egin nahi zituztenekin akordatzea, energia eredua auzitan jarri beharra ikustea, eta behin hasita, ekonomia eredua eta gaur egungo bizimodua bera auzitan jartzea, munduaren martxa gaitzetsi, dependentzia madarikatu, eta bestelako eredu batzuekin amets egitea.

Gerokoak dira azterketak, elkarrizketak, hausnarketak. Beharrezkoak dira, ez dakit nola eskertuko diogun Pello Zubiriari egiten ari den lan guztia, baina ematen du norberari tokatu arte inork ez duela ikasten.

Gerokoak dira etsipena, ezina; dirukraziaren diktadura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.