Maialen Akizu.

Gernikako arbola

2023ko azaroaren 26a
05:00
Entzun

Gaur, gure herrian, Urretxun, Gernikako Arbola euskaldun guztien ereserkia izan dadila eskatzeko egun osoko ospakizuna egingo da. Ekimen honek balio izan digu jakiteko Joxe Mari Iparragirrek kanta 1853an lehen aldiz kantatu zuenean «Euskal Herriko ereserki nazional» bihurtu zela, hildakoak, zaurituak, presoak izan omen ziren kantua kantatzearren. Lehen Mundu Gerra bukatu ostean ere, Baionako karriketan Gernikako Arbola entzun zen, diasporan ere aski kanta ezaguna da, hamaika memoriaren musika, eta, bai, himnoaren kerak hartzen dizkiot nik ere. 

Baina ez dakit ereserki izan behar duen, ez dakit ereserki bat eta bakarra behar dugun, ereserkiaren eskaera nori egin behar zaion, nola erabakitzen den hori, erreferendum deitu gabeko galdeketa bat egin behar ote den, edo ez, zer den herri honetan adostea, zer den herri hau, zer Gernika. 

Nire kuadrillako J.-rentzat Gernikako Arbola Eroskia dagoen plaza da. Ereserki hitza ez darabil, eta harrituta zegoen atzoko kafean Gernikako Arbolako eroskia Euskal Herriko eroski nazionala bihurtu nahi dutela entzun duela-eta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.