Angel Erro.
JIRA

Gazte kuadrilla bat

2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Gazte kuadrilla bat ondoan jarri zaigu igerilekuan. Nik irakurtzekoa utzi eta, disimuluz, erne egon naiz zertaz mintzo diren, ez baititut aukera askorik (benetako) gazteen kezka, adierazpide eta gustuak bertatik bertara ezagutzeko. Dokumentatzen saiatzen naiz, baina ezin dut gainetik kendu guztia urtetako décalage baliogabetzaile batekin iristen zaidalako sentsazioa. Lasaigarria dut, desfasaturik geldituta ere, aski dudala nire garaikideekin egunera jartzeko ahaleginarekin.

Etsia hartu dut ondoko gazte kuadrilla, beraiekin ibiltzeari utzi dioten beste adiskide batzuez luze aritu arren, ez baita nire dokumentazio arlora lerratu, ezta lerro artean irakurrita ere. Sinetsita nengoen gazte guztiak GKS eta IAk sortu behar omen duten alderdiaz mintzatuko zirela, nahiz eta igerilekuaren ez-lekuan izan. Hortaz idatzi diren azken artikulu guztiak leitu ditut burutik buru, esfortzu handiak eginda diferentzien sotilezian ez galtzeko. Behar da gero! Ernairen ordezkari pare baten azken elkarrizketan, esaterako, leitu dut ez dagoela «bi antolakundeen artean zerikusirik, proiektu politikoak guztiz desberdinak dira, baita horiek lortzeko estrategiak ere».

Uretan sartu-irten bat egin eta liburua berrartu dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.