maialen akizu 34 172x172

Garun garbitzea

2025eko martxoaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ingelesa bazeneki lez ahoskatu behar diren unibertsitate horietako batean garunak gauetan izaten dituen mekanismoak ikertu dituzte. Ondorioztatu dute garuna gauetan «ontzi-garbigailu bat bezala» garbitzen dela. Ikerketa honen arabera hauxe da gizakion loaldiaren arrazoi nagusia: gorputzaren gainerako organoek euren garbiketa goizean zein gauean antzera egin dezakete, baina garunak ezin du esna gaudela egin. Horregatik egiten omen dugu lo. Nik lo egiteko motibo gehiago ere topatzen ditut, baina albisteak lotarako gogoa sartu dit, eta aurretik ontzi-garbigailua jarri behar dudala oroitarazi: pastillatxoa, hirugarren programa, brillo, start. Pikotxean jarrita begiratu diot garbigailuari. Motorraren martxa entzun da, eta ez dut jakin parekoa edo nire baitakoa den. Erdi-lo egin dut oherako bidea, eta lo seko nengoela jo du iratzargailuak. Ez du betiko soinua. Pi, pi, pi. Ontzi-garbigailuak hala abisatzen du lanak bukatzean. Ni usain gozoarekin esnatu naiz, atzoko arazoei irtenbidea argi ikusten diet, distira daukat aurpegian. Ontzi-garbigailua hustera joan naiz, baina itxuraz, jarri gabe utzi nuen atzo.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.