maialen akizu 34 172x172

Galdera

2024ko urriaren 13a
05:00
Entzun

Atzo herriko azokarik ez zen egin, itxita zeuden dendak, lantokiak, zerbitzuak; jai eguna zen. Gogora etorri zaizu aste honetan urriaren 7ko dataren harira Israel eta Palestinaren aferaz ari ginela 12 urteko haurrak egindako galdera: orduan, Israel Amerikan dago? Irribarrea atera zitzaizun. Ondoko lagunak esan zion ezetz, nola egongo zen ba Israel Amerikan! Asian zegoela Israel, Egiptoren ondoan, Arabiatik gertu, hortxe. Zuri iruditu zitzaizun galdera egin zuenak arretaz jarraitu zuela esandakoa, eta erantzuna eman ziona ere ari zela ulertzen kontua, baina Egiptoren ondoan, Arabiatik gertu, hortxe ez al dago Palestina? Atzoko egunarekin lotu duzu, zuri ere makina bat bider egin dizutelako ondo ulertu eta arreta jarri arren galdera antzerakoa: Euskal Herria Espainian dago? Aldez eta moldez erantzun duzun galdera hori, agian, «bai» sinple batekin amaitzen da, edo «ez» batekin akabatu. Aldiz, Euskal Herria non dagoen baino nora doan galdetuz gero, beste norabait garamatza erantzunak, eta hortxe hasten dira galdera berriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.