Angel Erro.
JIRA

Galdera erretorikoa

2022ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Esanguratsua da, azkenaldian, telefono dendetako erakusleihoen aurrean, Interneteko konexiorik gabeko sakelakoek, pantaila txikikoek eta are pantailarik gabekoek, niregan eragiten duten erakarpena. Halako bat edukitzeko (eta nire smartphonea bazter uzteko) tentazioak zerbait esan nahiko du, baina ez dut argi ikusten zehazki zer. Iraganaren tiradizoa izan daiteke, joan eta itzuli ezin den garai bateko xalotasun ustezkoa. Sare sozialek ebasten diguten denboraren zikoizkeria, bestela. Eta guztien artean, niri behintzat, Twitterrek ebasten dit.

Horregatik, ez dakit zer sentitu ere, Elon Muskek txoritxo urdinaren aplikazioa erosi eta gero harekin zer eginen duen, zer ez duen eginen, zabaldu den ezinegonaren aurrean. Agian, kobratzen hasiko balitz, asmoa omen duen bezala, errazagoa litzateke deskonexioaren aldeko hautua, denboraz gain diruz ere banaizelako zikoitz. Dena den, kobratu gabe ere, litekeena da plutokrata mainatsuak bere inbertsioa eta gure belusezko kartzela hondatzea. Jakinen genuke orduan askorentzat urte askotako dibertimendua (eta ezaupidea) izan den horri amaiera duintasunez ematen, geure puskak beste norabait narrasean eraman gabe? Erantzun jakina ezezkoa duten galderei ere erretoriko deitzen al zaie?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.