Jira

Gainezka

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Batzuetan ez dago iragana gogora ekartzen ibili beharrik, etorri egiten da, ekarri egiten du urak, lurrarekin, harriekin, zikinarekin, iragan zikina. Gainezka egiten du memoriak, bere bidean ez da errenditzen, indarrez dator. Astelehena da, oraindik hamar minutu falta dira 26a iristeko, euria ari du tristeziak Donostia izena hartzen duen lekuan, edozein liburu da ona zeure burua babesteko, txikitan bezala da, begiak orri artean sartuta ezkutatzen zara, hotza egiten du. Kaixo esan diozu gidariari, beti esaten duzu, eta beti kaixo, inon jasoko ez duzun inkesta soziolinguistikoa ari zara egiten, gidariak euskaldunak dira, azentuan antzematen zaie. Atzean eseri zara, izterra motorraren epelera arrimatuta, liburua itxi duzu, jendeari erreparatu diozu, epaitu egin dituzu, azalaren kolorean, arroparen josturetan, keinu urdurietan hobenaren frogak aurkitu uste dituzu, eta aurreiritzia da zure zigorra, hori kartzelara joango da asteburuko baimena bukatuta, ez zara hartaz fio jada, beste amiñi bat uzkurtu zara, beste pixka bat itxi, sagarroi bilakatzeko bide logikoan. Kafe bat hartu duzu tabernan, lantokira sartzeko ordua atzeratzeko.

Iritsi zara, eta urak dena eraman du, baita iragana ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.