maialen akizu 34 172x172

Futbolaren meritua

2025eko martxoaren 15a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Saiatzen naiz mingainari hozka egiten, baina esaldi hori norbaitek esaten badu, ezin izaten dut, ezin izaten diot eutsi. «Gizonezko futbolariek hainbeste irabazten dute, hainbeste sortzen dutelako». Eta kito, justifikatuta euren soldata kolosala, futbolaren lekua eta inpunitatea. Gizonezkoen futbola meritokraziaren Olinpoa da, denok izan gaitezkeelako futbolari, baina batzuek soilik dute jainkoak emandako dohain berezi hori, urteetako lana, sakrifizioa. Merezi dute daukatena. Osteguneko Athletic eta Erromaren partidaren aurretik eta ondoren izandako istiluetan hamalau zale atxilotu zituzten. Hamalau gizon. Kontenedoreak sutan, kristal hautsiak, polizia, odola. Imajinatu istilu hori egun horretan izan zen ikasle grebarengatik sortu zela. Biharamunean ez zen faltako adierazpen politikorik, titularretako «kriminalak», «terroristak», «erradikalik», eta gero isunak, eta gero debekuak, eta gero, akaso, inhabilitazioak. Athleticek, biharamunean, 12 milioi euro jaso ditu UEFArengandik. Gizonezko futbolariek sortzen dutena kobratzen badute, ordaindu dezatela sortzen duten kaka guztia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.