Danele Sarriugarte

Flow 2000

2024ko azaroaren 21a
05:00
Entzun

Bazkaltzeko geratu nintzen 2001ean jaiotako lagun batekin eta bigarren platera jaten ari ginela 1978an jaiotako beste kide bat pasa zen Garraxiko terrazatik —ez da txiste bat, lasai, eta ni 1989koa naiz—. Berak zigarroa erre eta guk alberjiniak bukatu bitartean asteburukoak aletu genituen: Gipuzkoako Txapelketa maskulinitate normatiboaren gotorleku gisa eta Laudion bostehun feminista batzearen ondorena, batik bat. 1978koak bazekien 2001ekoa gaztea zela baina lausoki: uste zuen gazteagoa zela tipo ni, ez zinez gaztea tipo bere ikasleak; harrituta geratu zen gaia atera zenean —beti ateratzen da-dugu—. Ni pozik nago bizitzaren erdibide honetan: luzaroan erreferente izan ditudanez gainera, berriak dauzkat orain; katearen bi aldeek elikatzen naute. Txikitan, beldurra izan nion 2000. urteari —beldurra eta irrika batera—, labeko erlojua erotu eta kaosa gailenduko ote zen munduan, baina hara non. 

Eibarko final-laurdenean hegaz egin ostean Alaia Martinek irabazlearen agurrean esan zuen bezala: «Oholtza zabalagotzen/ behar dugu segi/ Zabaldu belarriak/ ahots berriei». Eta ez hain berriei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.