maialen akizu 34 172x172

Finala

2024ko abenduaren 14a
05:00
Entzun

Gaur da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Zortzi bertsolari izango dira kantuan; bost omen dira emakumeak, hiru gizonak; bi omen dira gazteak, hiru beteranoak. Ez dakit. Kontatu daiteke beste modu batzuetara ere. Adibidez: zortzitik lauk ikasi dute Kazetaritza edo Ikus-Entzuneko Komunikazioa, hiruk Euskal Filologia, batek Industria Ingeniaritza Mekanikoa. Denak joan dira unibertsitatera; Gipuzkoa erdiz erdi banatuz gero, goi eta behe, sortzez, beheko bertsolari bakarra dago finalean, epaileetan denak dira goikoak. Gipuzkera deitzen zaio erdialdeko euskarari, ekialdekoari, eta bertakoak dira bertsolari guztiak, sei epaileetatik bost, bi gai-jartzaileetatik bat. Bertsolarien artean diferentzia gehien horoskopoan dago: akuario bat dago, kaprikornio bat, virgo bat, eskorpioi bat, libra bat, gemini bat, sagitario bat eta leo bat.

Bakoitzak egin ditzala bere estatistikak: zenbat zuri, zenbat lodi, zenbat soldatapeko, zenbateko soldatapeko, zeren soldatapeko, zenbat ama, zenbat hetero, zenbat euskaldun berri. Zer kantatzen dute, nola, nondik. Final eder-ederra izan dadila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.