Angel Erro.
JIRA

Fikzioa

2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Aurten Durangoko azokara joatekoa naiz eta jakin-minez nago jendeak zer erosten duen. Azoka amaitutakoan argitaletxeek plazaratzen dituzten salduenen zerrenden esperoan egon gabe, uste dut standak bisitatzean erne ibiliko naizela jendeak zer saskiratzen duen. Batez ere aurretiko susmo bat egiaztatu ala gezurtatzeko. Fikzioaren gainbehera, hain zuzen. Irakurleen gustuetan. Argitaletxeen eskaintzan agian ere bai. Baina gehiago interesatzen naute, oraingoz, irakurleek.

Orain gutxi, nik parte hartzen dudan irakurle klub batean harritu egin ninduen partaideetako batek nola kalifikatu zituen Eider Rodriguezen ipuin liburuak: Eraikuntzarako materiala idaztera iritsi ahal izateko bitarteko fantasiatsu, eskua trebatzeko halako ariketak.

Nire ustez idazleek barne mundu bera azaleratzen dute batean eta besteetan; bere buruaz ari da bere buruaz idatziz ala fikzioaren bitartez, baina bigarren kasuan askeago, harago, trinkoago jardun dezake. Publikoak, halere, lehena gehiago estimatzen duela dirudi. Eta bitxia da, harremana ez baita elkarrekikoa. Nire ustez, autofikzio gehienek irakurlea jokotik kanporatzen dute, testua osatzeko jokotik, ikusle hutsa izatera zokoratuta. Ni oraingoz irakurleek interesatzen naute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.