Ikur guda batzuk agerikoak izaten dira, nabarmenak, badakigu gerran gaudela, bazter herri batekoak gara, bazter hizkuntza bat da gurea, hiltzen ari diren hitzen bitsa da hiztegia, erabiltzen dugun hitz bakoitza ikur bihur liteke etsaiaren arabera, mintzo garen hizkuntza ere ikur da, horregatik ekartzen dugu albisteetara, halako lekutan ez dute euskaraz artatu gaixoa, halako enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du, egunero dago euskararekin lotutako albisteren bat, ikur guda batzuk agerikoak izaten dira.
Badira gero beste batzuk, inportanteagoak, eta beraz sotilagoak, agerikotasun horrek berak ezkutura bidaliak, hain agerian egoteagatik ikusezin bihurtuak, Edgar Allan Poeren gutuna bezala, eta horiek dira benetan munduari egitura ematen diotenak, azpiegitura ezarri eta gainegitura determinatzen dutenak. Eta gu telebistaren aurrean entretenitzen garen bitartean, marka korporatibo bihurtu den DSK gizon zuri heterosexual frantsesa, lau hitz horiek gordetzen duten historia luzearekin, berea «hutsegite morala» izan zela aitortzera eseri da gure gaurko epaile zitalenaren aurrean, audientziaren aurrean, alegia.
Audientzia epaile zitala da, katez aldatzen du, ez dizu botorik ematen.
Jira
'Faute morale'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu