maialen akizu 34 172x172

Fatxa

2025eko urtarrilaren 25a
05:00
Entzun

Eztabaida piztu da kuadrillako kafean. Iruñeko eta Bilboko manifestazioak iragartzen dituen pankarta ikusten da terrazatik, «faxismoa borrokatu!», eta batek esaten du, bere ustez, faxismoa hitza gehiegi erabiltzen dela, faxismoak izugarrikeria handiak egin zituela, barbaridadeak, eta oraingo politikariak faxistak ez direla. Eta zer dira? «Eskuindarrak, eskuin-muturrekoak», erantzun du. «Gainera –segitu du–, faxista hitza hainbeste erabiltzeak esanahia galtzea dakar». Hitzen esanahia galtzea, ze fantasia. Hori esatean denok pentsatu dugu N.gatik ari zela, N.k askotan esaten baitu «hori fatxa bat da» fatxa direnengatik, eta «fatxa patxa» esamoldea erabiltzen du hirutatik bitan. Nik uste dut inork ez dakiela oso ondo zer esan nahi duen N.ren fatxa patxa-k, baina esateko moduko momentuetan erabiltzen duela iruditzen zaigu. Fatxa patxa. Fatxa hitza baino gehiagotan erabili da puta, eta demokrazia, eta bakea, eta oraindik ez du ematen gastatu direnik. Fatxa patxa. Igual ez du axola jakiteak zehazki zer esan nahi duen baldin badakizu erabiltzeko momentua dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.