Gauzak nahastea maite dugu, edo bestela gauzak nahasteko joera utziezina dugu. Hala iruditzen zait. Begira, bestela, Ion Paroten kantaren inguruan gertatuari. Zenbat gauza nahasita Maddalen Arzallusen abestiak dirauen hiru minutu baino gutxiagoan eta ondoko erreakzioetan. Hasitako eta erdian utzitako zenbat eztabaida.
Nondik hasi. Azkenetik, beharbada, azken eztabaida zera delako: EITBk Ion Parotek kartzelan emandako 32 urteei buruzko kanta saretik kendu izana zentsura ote den. Erantzun azkarra eta menturaz bakarra baiezkoa da. Aurreko eztabaida bat egon da Maddalen Arzallusen letraren inguruan. Hor ere jendea kokatu da modu batera ala bestera. Orduan ere azkarra izan da lerrokatzea. Etakideak kartzelan eman dituen urteen aipamena, bertso-kantariaren ia bizialdi osoa, haren aldeko aldarria ote den, hots, biktimak mintzen ote dituen edo nolabaiteko goraipamena dakarren. Kanta nork eta non eta zer hizkuntzatan egin den, bidera dezake erantzuna.
Zer isiltzen duen ere. Baina hori beste eztabaida bat da, ezta? Nik behintzat hala ikusten dut. Erakundeen punitibismoa salatzen duenak ez ditu zertan kondenatuaren krimenak zuritu. Bi eztabaida ezberdin horiek nahastearen emaitza da ondoren etorri den guztia.
JIRA
Eztabaidak nahasean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu